Christina Chong
Christina Chong | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Enfield, 1988ko irailaren 18a (36 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta film-zuzendaria |
|
Christina Chong (Londres, 1983ko irailaren 18a) aktore ingelesa da. Hainbat telesail britainiarretan hartu du parte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londres iparraldeko Enfield auzoan jaio zen eta Broxbournen hazi zen. Gurasoak banatu zirenean amarekin Longridgera joan zen bizitzera. 14 urte zituela Londresko Italia Conti Academy of Theatre Arts-en sartu zen eta bost urte beranduago graduatu zen. Orduan Elton Johnen Aida musikalean paper bat eskuratu eta Berlinen antzeztu zuen.
Lesio batek musikaletako ibilbidea eten zion eta aktore lanetara bideratu zuen. 18 hilabetez New Yorkeko Lee Strasberg Theatre and Film Institutuan ikasi zuen eta Londresera itzuli zen.
2011n bi filmetan hartu zuen parte, W.E. eta Johnny English Reborn filmetan hain zuzen ere[1], eta Doctor Who telesailaren atal batean ere agertu zen[2]. Monroe medikuen telesailean ohiko aktore bihurtu zen. 2015ean Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea filmean paper txiki bat egin zuen, baina azken muntaian eszena hori kendua izan zen[3]. 2022an Star Trek: Strange New Worlds telesailean protagonistetako bat izango da, La'an Noonien-Singh[4].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2008 | Chemical Wedding | Mei-Ling | |
2010 | Legacy | Jane | |
2011 | W.E. | Tenten | |
2011 | Johnny English Reborn | Barbara | |
2015 | Christmas Eve | Karen | |
2015 | Star Wars VII. Atala: Indarraren Iratzartzea | Kendutako eszena | |
2021 | Tom and Jerry | Lola |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Doctor Who | Lorna Bucket | atal bakarra |
2011–12 | Monroe | Sarah Witney | 2. denboraldia |
2012 | Whitechapel | Lizzie Pepper | 2 atal |
2011 | Case Sensitive | DC Amber Williams | 2 zati |
2013 | Black Mirror | Tamsin | atal bakarra |
2013 | The Wrong Mans | May Wu | |
2014, 2021 | Line of Duty | DI Nicola Rogerson | 2. eta 6. denboraldian |
2014 | Halo: Nightfall | Macer | 5 atal |
2014 | 24: Live Another Day | Mariana | 5 atal |
2015 | Dominion | Zoe | |
2016 | Of Kings and Prophets | Rizpah | 9 atal |
2017 | Ill Behaviour | Kira | |
2018 | Bulletproof | Nell McBride | 6 atal |
2019 | Heirs of the Night | Calvina | |
2022 | Grace | Sophie Bryce | |
2022 | Star Trek: Strange New Worlds | La'an Noonien-Singh | Protagonista |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «How old was Christina Chong in the movie Johnny English Reborn (2011)?» In That Movie (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ (Ingelesez) «Doctor Who Guide: Christina Chong» guide.doctorwhonews.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ (Ingelesez) Butter, Susannah. (2014-11-03). «May the force be with her: Christina Chong on why joining Star Wars» Evening Standard (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ (Ingelesez) «Christina Chong» Memory Alpha (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)